top of page
!
Widget Didn’t Load
Check your internet and refresh this page.
If that doesn’t work, contact us.

EUSKARA MUNDUAN: besteen ahotan

Zergatik aukeratu euskara bezalako hizkuntza txikia atzerrian jaio eta beste errealitate linguistiko batean bizi zarenean? Munduko hizkuntza hitzeginenak jakinda, zer bultzatzen du kanadar bat, txinatar bat, kolonbiar bat, saharar bat ala estatubatuar bat euskaraz hitz egitera? 

Euskara Munduan dokumentalaren lehenengo atalaren ostean,

orain, “Euskara Munduan, besteen ahotan” dokumentalaren testigantza atzerritarren ahotan kokatzen da. Hizkuntza, mundua, joan-etorriko bidaiak osagarri ezinbestekoak dira, euskaldun oro zirarraz eta harrotasunez beteko duen kontakizun batean.

Urruneko senideen bideari heldu nahia, interes linguistikoa, herri bat ezagutzeko bere hizkuntza ezinbestekotzat jotzea… Hamaika dira munduko txoko ezberdinetan, urruntasunean, gure herriaren eta gure hizkuntzaren berri izateko apostua egin dutenak, eta baita horien artean hizkuntza hori ikasi eta menderatzeko erronka onartu dutenak ere.

Ikusi dokumental osoa

bottom of page